Amaia del Campo, Barakaldoko alkateak, TEI programako diploma eta karnetak eman zizkien tutore berriei

Astelehenean, Barakaldoko alkate den Amaia del Campo, gure ikastetxean ospatu zen ekitaldira hurbildu zen. Bertan TEI programako aurtengo tutore berriei dagozkien diploma eta karnetak eskura eman zizkien. Badakizuenez, gure ikastetxea Euskadin aintzindari da sistema berri honen inplantazioan. TEI programak indarkeria eta eskola-jazarpena saihesten ditu elkarbizitzaren bidez. Instituzionala da eta hezkuntza komunitate osoak hartzen du parte. Bere helburua eskola-integrazioa hobetzea da eta indarkeriarik gabeko eskola barneratzaile baten alde egiten du lan.

previous arrow
next arrow
ArrowArrow
Slider