LEHEN HEZKUNTZAKO 1.MAILAKO IKASLEEN GURASO BILERA

Hurrengo asteartean, irailaren 25ean, arratsaldeko 17.35etan, zuen seme-alaben ikasgelako bilera egingo da, gaiordena hurrengo hau izanik:

    GAIORDENA

  1. Ongi etorria eta aurkezpena.
  2. Ikasgelaren antolaketa:
    • Ikasturtearen berriak
    • Tutore eta irakaslegoarekin harremana
    • Etxerako lanak
    • Agenda
  3. Ikastetxeko proiektuak
  4. Irteerak eta jaiak
  5. Galderak eta iradokizunak.

Zuen partaidetza eskertzen dizuegu.

Gogoratzen dizuegu haurtzaindegi zerbitzurik ez dagoela.